HIRU BELAUNALDIZ GURE BEZEROAK ZAINTZEN
1985. urtean ireki genituen lehenengoz gure ateak eta ordutik hiru belaunaldi daramatzagu gure bezeroak zaintzen.
Arrasateko bihotzean gaude, alde zaharreko harresi-gunearen barrenean. Pentsioa inguratzen duten kale, plaza eta kantoietan murgiltzean, inguruko kultura, komertzio, jatetxe eta tabernetako zapore eta bizitzaz gozatzeko aukera izango duzu, balio historiko eta kultural handiko Erdi Aroko murru zaharrek setiatzen duten alde historikoan.
Arrasate, tradizio industrial handiko herria eta mugimendu kooperatibistaren sorterria izateaz gain, mendi tontorrez eta ibaiez josiriko pasaia paregabean aurkitzen da. Herriaren kokapen estrategikoa dela eta, Euskal Herriko bazterrak ezagutzeko aukera bikaina duzu, hiriburu nagusien erdian kokatua baitago, kostaldetik 20 minutura.
ZERBITZUAK
Wifi
Telebista
Berogailua
Garbitegia
Kerik gabeko logelak
Bainugelako artikuluak
Harrera zerbitzua
Egongela
Gosariak
Online Cheking-a
Garbiketa zerbitzua
LOGELAK
Zure atsedena bermatuko duten 9 logela eroso ditugu, bainugela pribatua, internetera sarbidea, balkoia, telebista, berogailua eta gainontzeko erosotasun guztiekin. Logelak banakakoak edo bikoitzak izan daitezke eta azken hauek ohe bakarrekoak edo bi ohekoak.
Bezero guztiek erabil dezaketen egongela ere badugu, baita gosari zerbitzua eskatzeko aukera ere.
TARIFAK
KONTAKTUA
Telefonoa
943791293
Helbidea
Ferrerias kalea 15, Arrasate 20500, Gipuzkoa